2018ko irailak 21

INNOLACT proiektuaren baitan Kataluniako Escola Agraria del Pirineu formakuntza zentroak gazten ontze prozesuaren inguruko ikastaro praktikoa eskaini du. Ikastaro horretan gaztagileek Frantziako gazta afinazioan adituak diren gaztandegiak bisitatu ahal izan dituzte eta gazta afinatzeko beharrezko baldintza eta esperientzia desberdinak ezagutzeko aukera izan dute. Guztira bost eguneko bisitak izan dira eta Frantzian erreferentziazkoak diren gazta afinazio gune desberdinak izan dituzte helmuga.

Gazten afinazioak eragin zuzena dauka produktu bukatuen ezaugarri sentsorialetan eta Frantzian prozesu honen inguruan duten ezagutza eta esperientzien berri izatea oso aberasgarria izan da Kataluniako gaztagileentzat.

2018-10-01T10:39:28+00:00