2018ko irailak 18

2018ko irailaren 18an Jean Errecart lizeoaren Donapaleuko egoitzan INNOLACT proiektuko 5. ekintzako lan talde bilera egin da.

Bilera horretan orain arte INNOLACT proiektuan zehar garatu diren produktuen inguruko informazioa partekatu eta ekoizleentzako transferentzia saioen balorazioa egin da.

Horrez gain urriaren 19tik 21era Kataluniako La Seu Durgelleko Sant Ermengol azokan INNOLACT proiektuan zehar garatutako esneki produktu desberdinak aurkeztuko dira eta dastatzeko aukera ere egongo da. Helburua esneki ekoizleak produktu berriak garatzera eta dibertsifikatzera animatzea da.

 

 

 

2018-09-28T10:03:26+00:00