INNOLACT proiektuaren itxiera jardunaldia

INNOLACT-INTERREG POCTEFA Europako proiektuaren itxiera jardunaldia ospatuko da, datorren maiatzaren 3an, Idiazabalen urtero antolatzen den Euskal Gaztaren Azokaren baitan.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatutako proiektu honen helburu nagusia mugaz bestaldeko esneki sektore tradizionalaren lehiakortasuna hainbat alorretan hobetzea izan da, esnearen ekoizpenetik produktuen eraldaketa eta merkaturatzeraino berrikuntza sustatuz.

Jardunaldiaren lehenengo atalean, proiektuan zehar lortutako emaitzak eta esnekien sektore artisauko eragileentzat sortutako materiala aurkeztuko dira. Bigarren atalean, berriz, proiektuko herrialdeetako gaztagileek ( Euskadi, Katalunia eta Frantzia), produktuen berrikuntza eta dibertsifikazioa ardatz hartuta, proiektu honen baitan beraiek garatu dituzten esneki produktu berrien aurkezpena egingo dute. Dastatze saio baten bidez eta azalpenak emanez gauzatuko dute aurkezpena.

Jardunaldira hurbildu nahi dutenek ateak irekita izango dituzte. Animatu eta parte hartu!

Programa ikusi

 

 

 

2019-04-29T12:04:28+00:00