Ekintzak eta emaitzak 2017-09-20T10:54:26+00:00

Mugaz gaindiko esneki sektore tradizionalaren karakterizazioa

Ekintza honetan Euskadi, Katalunia eta Frantziako esneki sektore tradizionalen beharrak identifikatu dira. Horretarako lurralde bakoitzean ekoizle ezberdinei elkarrizketak egin zaizkie hurrengo gaien inguruan sektoreak dituen behar nagusiak gertutik ezagutzeko:

Esnearen erabilera eta ekoizpena
Esneki produktuen dibertsifikazioa eta berrikuntza
Esneki produktuen merkaturatzea
Jasangarritasuna eta ingurumena

Horren ostean esneki sektoreko beharrizan bateratuak identifikatu dira.

3 lurraldeetan (Euskadi, Katalunia eta Frantzia) hainbat INNOLACT Hausnarketa Tailer antolatu dira, identifikatu diren beharrizan nagusiak ezagutzera eman eta proiektuan zehar esneki sektore tradizionaleko ekoizleei bideratuta egingo diren formazio eta trebakuntza ekintzei buruzko informazioa emateko.

Animalien maneju eta esne ekoizpen jasangarria bultzatzea

Esnearen kalitatean animalien erabilerak eta ekoizpen egokiak daukaten garrantzia ikusita, ekintza honetan zehar esnearen erabilera eta ekoizpenari buruzko gidaliburu bat garatuko da, esneki ekoizle eta eraldatzaileek kalitatezko esnea lortzen lagunduko dieten metodologia eta lanerako gidalerro nagusiak modu erraz eta didaktikoan ezagutu ditzazten.

Aldi berean, esneki sektore tradizionalerako espezifikoa den ingurumen eta ekonomia inpaktua kalkulatzeko tresna bat ere ere diseinatuko da, ekoizleei zenbait ingurumen adierazle (ur-aztarna, karbono-aztarna…) eta adierazle ekonomikoak kalkulatzeko aukera emango diena. Helburu nagusia esneki sektore tradizionaleko ekoizleen jardueraren ingurumen eta ekonomia jasangarritasuna hobetzea da.

Esneki produktu berrien diseinu eta ekoizpena

Ekintza honen helburu nagusia ikerketa aplikatuko jarduerak egitea da, esneki produktu berritzaile sorta zabal bat diseinatu eta garatzera bideratuta.

Horrek ekoizleei dibertsifikatzeko eta bezeroen egungo eskakizunetara moldatutako balio erantsidun produktu berriak merkaturatzeko aukera emango die, modu horretan sektorearen lehiakortasuna ere hobetzen dutelarik.

Esneki sektorearen ingurumen eta ekonomia jasangarritasuna sustatzea

Ekintza honen helburu nagusia esneki sektore tradizionalaren garapen jasangarria bultzatzea da, ekoizle eta eraldatzaileak beraien ekoizpen zentroetan praktika onak ezartzearen garrantziaren inguruan sentsibilizatuz.

Sistemak, tresnak eta teknologiak ezarriko dira energia-eraginkortasuna hobetu eta ingurumen-inpaktuak murrizteko.

Esne-gazurari balioa emateko dauden aukera posibleak identifikatzeko ikerketa bat egingo da.

Aldi berean, esne-gazuraren energia balioztatzerako proba pilotu bat egingo da kostu gutxiko digeritze anaerobikoko teknologia erabiliz.

Esneki produktu artisauen merkaturatzea eta merkatuan daukaten posizionamendua hobetzea

 

Ekintza honen helburu nagusia esneki produktu tradizionalen merkaturatzea sustatzea da, merkatuan daukaten posizionamendua hobetzeko helburuarekin.

Ekoizleei beraien merkaturatze eta produktuen posizionamendu estrategiak hobetzen laguntzera bideratutako trebakuntza saio espezifikoak antolatuko dira.

Idiazabal eta Seu dÚrgell-eko udalek azoka ezberdinak antolatuko dituzte kalitatezko esneki produktu tradizionalen merkaturatzea indartzeko.

BULETINEAN IZENA EMAN

Erabilpen baldintzak *